Iruñeko udal ordezkarien solasaldia egin dugu. Bi mintzagai nagusi. Batetik, Salestarren dorreak 13 solairura murriztea proposatu zuen atzo, Nafarroako Gobernuak. Udal agintariek diote berri ona dela baina ez dela aski. Bestetik, Hiriko Erdigunea Atsegin Egiteko Planak hiru aste bete ditu. Behin behineko balantzea ezagutu nahiko genuke. Lau solaskide gurean: EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Egino. Hiromi Yoshida idazle japoniar euskaldunak hitzaldia eskaini zuen atzo Zaldiko Maldikon. Bere azken itzulpena aurkeztu zuen, Takiji Kobayashi japoniar idazlearen "Nagusia kanpoan bizi da" librua. Hiromi Yoshida gure artean izan dugu, Katakrak argitaletxeko Hedoi Etxarterekin batera. Aldapako San Fermin festak bihar hasiko dira. Jai Batzordeko kide Amaia Cambrak eman dizkigu xehestasunak. Iritziaren tartean Jon Alonso idazlea izan dugu.