Metropoli Forala 2017-09-20

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 20a, 11:54

Parlamentarien solasaldian, besteak beste Abiadura Handiko Trenaz eta Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoaz mintzatu gara. Hiru legebiltzarkide gurean: Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Dabid Anaut eta Ahal Duguko Laura Perez. Errefuxiatuak Espainiara ekartzeko hainbat oztopo jartzen ari da Mariano Raxoiren gobernua. Isa Egiguren kazetariarekin Nafarroan bizi diren errefuxiatuez hitz egin dugu. Zer da subiranotasuna? Zer da Zuzenbide Estatua? Zer da demokrazia? Xabier Agirre filosofoarekin Kataluniako hiztegi berriaz, hitzen erabileraz solastu gara. Ainhoa Arano estilistarekin modaz eta politikaz, politikarien janzteko maneraz aritu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!