Abiadura Handiko Trenaz, Martin Zelaia Sustrai Erakuntza elkarteko kidearekin mintzatu gara. Navarreriako Rozalejoko Markesaren Jauregia okupatu dute hainbat gaztek eta Alde Zaharreko Gaztetxea zabaldu dute. Asier Gil gazteari elkarrizketa egin diogu. Mundubat izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeak egoitza zabaldu du Sarasate Pasealekuan. Haien lelo nagusia: pertsona guztiak, eskubide guztiak. Jaxin Gomez Viniegrak eman dizkigu xehetasunak. Saioaren amaieran, musikari tarte berezia. Baobabs Will Destroy Your Planet taldeko kantari Eymard Uberetagoena gitarra-jotzailea gure artean izan da. Irailarekin zerikusia duten abestiak entzungai izan ditugu.