Ikasturte berriari hasiera eman diote Marcillako ikastetxean

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 13a, 08:28

>Ikastetxe publikoetan 17 milioi inbertitu ditu Hezkuntza Departamentuak. 
>2017-2018 ikasturtean 160 irakasle gehiago ariko dira eta 79 talde gehiago izanen dira.
>Marcillako alkateak egindako adierazpenek sortu dute zeresana azken orduetan. Ikusi bideoa.

2017-2018 ikasturteari hasiera eman diete Gobernuko kideek ere. Ikastetxeetan haurrak eta irakasleak hasiak dira eta atzo Uxue Barkos eta Hezkuntza kontseilaria, Maria Solana izan ziren ikasturte berria inauguratzen. Marcillako Marques de Villena ikastetxean egin zuten ekitaldia. 

Ikasturte honetarako 17 milioi euro inbertitu ditu Gobernuak ikastetxe publikoak egokitzeko, iazko aurrekontuan baino 11 milioi euro gehiago dira. Buztintxuriko ikastetxerako 4 milioi euro bideratuko dira; Castejongo ikastetxerako berriz 2,6 milioi euroa; Ituren eta Arbizun ere ikastetxe beriak egiteko dirua bideratuko dute. 

Aurten, 2017-2018 ikasturtean alegia, 160 irakasle ariko dira eta 79 ikasle talde gehiago ere bai. 105.739 ikasle ariko dira ikasturte honetan: 68.132 ariko dira ikastetxe pyblikoetan eta 37.607 izanen dira pribatu edo hitzartutakoetan ariko direnak. Haur Hezkuntzan izanen dira 18.787 ikasle, Lehen Hezkuntzan 41.169 ikasle, DBHn 26.161 eta Batxilergoan 8.622 ikasle. Horiez gain, Lanbide Heziketan 11.000 izanen dira ikasleak. 

Egun on, Good Morning eta Bonjour

2017-2018 ikasturtearen hasiera Marcillan egin zuten Gobernuko zenbait kontseilarik, Lehendakariarekin batera. Han izan zen herriko alkatea ere, UPNko Mario Fabo. Ekitaldiaren hasierak sortu du sare sozialetan zeresana. Fabok esan baitzuen euskaraz ez dakienez, ingelesez agurtuko zuela "Good Morning"- aren bitartez. Uxue Barkosek hitza hartu zuenean erantzun zion: "Ez da euskara jakin beharrik "egun on" esateko". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!