935 eta 1.100 euro arteko laguntzak jasoko dituzte enpresak gazteak kontratatzeagatik: hori bai, 50 lagunetik gorako enpresak izan behar dira, kontratuek gutxienez 6 hilabetekoak eta gehienz 12 hilabetekoak, eta gazteak jasoko duen soldata ezin izanen da 1.400 eurotik beherakoa izan.
Bestelako faktoreak ere barnebiltzen ditu neurriak, esaterako, generoa aintzat hartzea, izan ere, emakumeak dira lan mundura sartzeko zailtasun handienak dauzkatenak.
Hainbat sektoretan izanen da neurria: sorkuntza industrian, osasungitzan, energía berrerabilgarrietan, elikadura katean eta automozioan, batik bat.
Gazteen langabezia murriztea xede
Nafarroako Gobernuaren helburu nagusia da "gazteen langabezia murriztea eta gazteen enplegagarritasuna eta laneratzea bideratzea".
Ekainean 6.625 langabe inguru zegoen, eta horietatik, 3.500 inguru emakumeak ziren. Langabeen % 18,5 inguru dira. 2016ko ekainean 7.416 pertsona ziren, % 52 emakume, eta gazteen langabezia-tasa % 24,9an kokatu ze 2n016ko bigarren hiruhilekoan, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, hobetzeko joerarekin gazteen jarduera-tasaren murrizketan, % 22,85 ingurukoa (2008ko hirugarren hilekoaren % 54,32tik gaur egungo % 31,47 arte).
Nafarroan, Nafar Lansaren izena emandako langabeen profil nagusia oso antzekoa da sexuaren arabera, 20 eta 29 urte artekoak dira, ikasketa-maila baxua dute (% 66,84k ez du Bigarren Hezkuntza amaitu) eta gutxienez 6 hilabete daramatza izena emanda langabezian.
"Gazteen lan aukera faltak eta prestakuntza eta gaikuntza baxuak, lan-merkatuan sartzeko aukerak murrizten dituzte", esan du Nafarroako Gobernuak.