Zerga hori 2002 eta 2013 urteen artean ezarri zen eta gero Europar Batasunak bertan behera utzi zuen ea orain Nafarroako Gobernuak itzuli egin beharko die eragina jasan zuten guztiei, interesak gehituta noski.
2015. urte amaieran hasi ziren itzulketa horiek egiten eta parterik handiena iaz itzuli zitzaien. 2016ean izan zen hain zuen adostasunera iritsi ziren urtea garraiolariekin eurekin 10 milioi euro itzultzeko eta beste bi milioi euro gehiago interesengatik.
Aurten segitu egin da itzulketa hori egiten eta urte amaierarako 20 milioi euro itzultzea aurreikusten da.
Nola ezarri zen baina osasun zentimoaren zerga hori? Bada, 2002an Espainiako Gobernuak erkidegoetako osasun arloko finantziazioa hobeki kudeatu ahal izateko osasun zentimoa ezarri zien garraiolariei. Hala, Gobvernu autonomikoei aukera ematen zieten defizitari aurre egiteko eta Nafarrak, UPN eta PSNren adostasunarekin 2012 eta 2014ra arte ezarri zuen, kanpoan utziz hori bat taxi eta garraiolari txikiei.
Dena dela, lehen aurreratu bezala, zerga hori bertan behera geldituz en Europako Justizia Auzitegiak hala erabakita. Europoako araudiaren arabera, hidrokarburoak ezin dute beste zerga zeharkako bat izan. Horregatik, 2013an Espainiako Gobernuak araudiaren araberako zerga berrezarri zuen: Hidrokarburuen zerga bereziarekin eginez. Hortaz, orain Nafarroako Gobernua egiten ari diren itzulketa 2002 eta 2013 urteen artekoa da, hortik aurrera, Madrilgo Gobernuak egindako aldaketarekin ordaintzen den zerga araudiaren barruan dagoelako.
Orain arte Nafarroako Ogasunak 20.000 eskaera izan ditu urte haietan ordaindutako osasun zentimoaren zerga itzultzeko.