Urtero gisan, eraso matxisten aurka kaleak hartuko dituzte uztailaren 4an, Farrukas eragile feministak antolaturiko manifestazioan. 23:00etan izanen da, San Jose plazatik abiatuta. Aurtengoan, berrikuntza: koreografia zabaldu dute sare sozialen bidez, parte hartzaileek ikasi eta manifestazio amaieran egin dezaten.
"Aurten, uztailak 4ko manifan, prest gaudela erakutsiko dugu, gure arma indartsuenarekin: Autodefentsa feminista! Dantzatu ezin badut hau ez da nire iraultza! Entsaiatu eta animatu manifan dantzatera!", esan dute Farrukas eragileko kideek.