Frankismoaren esklaboei omenaldia eginen diete bihar, Igari eta Bidankoze arteko mendatean. Esklabo izan zituzten bi pertsona gonbidatu dituzte: batetik, Luis Ortiz Alfau 100 urteko biztaitarra, bestetik, Vicente Lacasia, Burgiko semea.Memoria. Aldarrikapena eta giro atsegina uztartuko dituzte Bidankotzen. Gerra zibila amaitu ondoren, 2.400 antifaxistek behartutako lanak eginez, eraiki zuten errepide berean. Fernando Mendiola Memoriaren Bideak taldeko kideak eman dizkigu xehetasunak. Asteburuko zine estreinaldiak aurreratu dizkizuegu eta Ainhoa Arano kazetariarekin uda honetarako eskaintza kulturala errepasatu dugu.