Irrintzi mendi aterpea zabaldu dugu. Gonbidatu ilustre bi: Felipe Uriarte himalayista eta Oinatz Bengoetxea pilotari txapeldun leitzarra. Pilotaz eta mendizaletasunaz hitz egin dugu. Horren aurretik iruñeko udal ordezkarien solasaldia gurean. Udaren atarian gauden honetan, gure hiriburuko turismoaz aritu gara bereziki eta bederatzi udaltzain berriren lan eskaintzaz ere. Hiru solaskide izan digutu: EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez eta Aranzadiko Aitor Balbas. Amaitzeko, Fermin Erbiti eta Mikel Erbiti kazetari eta literaturzaleek Antoine Compagnon idazle belgiarraren azken liburuaren gomendioa egin digute. "Uda bat Montaignekin" liburua. "Un verano con Montaigne". Adiskidetasuna, maitasuna eta sexualitateari buruzko entsegu interesgarria eta udan irakurtzeko aproposa.