Asteazkenero legez, gaur parlamentarien solasaldia gurean. AHT eta Espainiako zentsura mozioa mintzagai 3 lagunekin: Geroa Baiko Virginia Aleman, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez. Angel Erro poetak bere bizitzan zehar garrantzitsuak izan diren hamar abesti, arrrazoi ezberdinengatik osatu duen hamar kanten zerrenda ekarri digu. Poeta burlatarraren autobiodiskografia gozatu dugu. Lur Gil, nazioarteko gaietan kazetari adituarekin, Kataluniako erreferendumaz solastu gara eta bide batez, Europan burujabetza lortu nahian dauden herrialdeak ere aztertu ditugu.