Metropoli Forala 2017-06-13

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 13a, 12:51

Igande honetan, herri galdeketa eginen dute Nafarroako mendialdean. Gure esku dago ekimeneko hiru kide gurean izan dira, gaur. Nafarroako Osasun Plataformaren eskutik mahai ingurua izanen da arratsaldean, Katakraken, botikez, osasunaz eta industria farmazeutikoaz. Maite Ayerra, Uharteko medikuak eman dizkigu xehetasunak. Sare sozialei buruz mintzatu gara Lorea Arakistain, Puntu Eus elkarteko kidearekin. Ivan Gimenez kazetariak, Nafarroako elite politiko, ekonomiko eta mediatikoen azken hamarkadetako ekintza ilunak argitzen dituen El corralito foral liburu bikaina plazaratu zuen duela urte bi. Azken hilabeteotan irratiko bertsioa egiten ari gara. Kapitulu berri bat gozatu dugu gaurko saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!