Metropoli Forala 2017-06-12

Euskalerria Irratia 2017ko ekainaren 12a

LAB sindikatuak arduradun berria du Nafarroan: Imanol Karrera. Irrintzi dorrean izan dugu, gaur.
Ander Izagirre kazetariak «El siglo de Luis Ortiz Alfau» liburua idatzi du. Bertan, ehun urte egin eta oraindik bizirik dagoen Luis Ortiz gudari errepublikarraren biografia argitaratu du. Lan honen aurkezpena arratsaldean eginen dute Katakraken. Ander Izagirre elkarrizketatu dugu. Iruñeko Alde Zaharreko, garai bateko taberna, denda eta toki ezagunak eta ez hain ezagunak gogora ekarri ditugu Xabier Santamaria, gure galtzada-harrietako gidariaren eskutik. Saioaren azken zatian, Ion Celestinoren erritmo musikalak gozatu ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!