Gaur goizeko hamarretan jakinarazi du Carles Puigdemont, Kataluniako presidenteak erreferendumaren data eta galdera. Eguna: urriak 1. Galdera: nahi al duzu Katalunia errepublika independente bihurtzea?. Martin Aranburu, Bartzelonan bizi den politologoarekin gaiaz mintzatu gara. Ioseba Orduña, Eguesibarko alkateordearekin, udalerri horren egoera ekonomikoaz eta Sarrigurengo bestez hitz egin dugu. Euskal dantzari buruzko SOKA erakusketa zabaldu dute Kondestable Jauregian. Duguna taldeko kide Aritz ibañezek eman dizkigu xehetasunak. Musikaren tartean, Eymard Uberetagoena, Baobabs Will Destroy Your Planet taldeko kantaria gurean, gaur. Euskal Herrian, udan zehar antolatzen diren musika jaialdi nagusien errepasoa egin dugu.