Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, Salestarren orubeaz eta udaltzaingoaren Lan Eskaintza Publikoaz aritu gara.Gure artean izanen dira, EH Bilduko Iban Maia, Geroa Baiko AntsoFernandez eta Aranzadiko Aitor Balbas. Mugimendu handia dago azken bolada honetan adimen artifizialaren inguruan. Oso erabilgarria izan daiteke egunerokoan: zaintza medikuan, diagnostikoen abiadura eta xehetasunak areagotzeko, zailtasun funtzionalak dituztenei laguntzeko. Aldi berean, ezin da ukatu pentsamendu propioa duten makinen ideiak beldur apur bat ere ematen digutela. Mikel Galar Idoate ingeniarí informatikoa da, NUPeko doktorea eta ikerlari gaztea. Adimen artifizialaz eta Big Dataz mintzatu gara. Ainhoa Arano kazetariaren eskutik, udako musika jaialdietan erabil ditzakegun telefonoko aplikazioak ezagutu ditugu.