Asteazkenero legez parlamentarien solasaldia gurean. Abiadura Handiko Trenaz, pasa den larunbateko manifestazioaz eta errege-erreginen bisitaz galdetu diegu Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu alderdiko Ainhoa Aznarez parlamentuburuari. Aitor Zandueta makilakixkiren eskutik zientziaz eta teknologiaz hitz egin dugu. David Garnatxo, Landare elkarteko kidearekin palma olioaren argiak eta ilunak aipatu ditugu. Bihar, Zabaldin Arantxa Urretabizkaia idazleak Bidean Ikasia, bere azken liburua aurkeztuko du. Fermin Erbiti eta Mikel Erbiti literaturzaleekin lan horri buruz mintzatu gara.