Altsasuko taberna batean bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egin zieten gertaeretan, Gorenak terrorismo zantzuak egon daitezkela uste du. Horrenbestez, Auzitegi Nazionalaren eskuetan utzi zuen auzia, pasa den astean. Jakina den bezala, hiru gaztek kartzelan jarraitzen dute. Horietako biren gurasoak, Antxon Ramirez de Alda eta Koldo Arnanz eta Amaia Izko abokatua elkarrizketatu ditugu. New Yorkeko auzo aberats batean sortu ziren duela 40 urte. The Ramones rock taldeaz ari gara. Silvia Guillen musikariaren eskutik punka eta rocka ederki uztartu zituen banda mitikoaren ibilbidea eta abestiak gogoratu ditugu. Iker Alvarez poetaren eskutik, Txopin Peillen iparraldeko idazleaz solastuko gara eta Naoko Tanaka pianojolearen musika entzun dugu.