Esperientziaren tertulian Patxi Zabaleta abokatu eta idazle leitzarra izan dugu. Ikurriñaren eta Nafarroako Gobernuaren kontrako larunbateko manifestazioaz hitz egin dugu. Ivan Gimenez kazetariak, Nafarroako elite politiko, ekonomiko eta mediatikoen azken hamarkadetako ekintza ilunak argitzen dituen El corralito foral liburu bikaina plazaratu zuen duela urte bi. Azken hilabeteotan irratiko bertsioa egiten ari gara. Korralito Foralaren kapitulu berri bat gozatu dugu gaurko saioan. Haritz Iribas Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerlari eta ingeniariarekin ikerkuntza, garapena eta berrikuntzaren (I+G+B) egoera nafarroan aztertu ditugu. Amaitzeko ekaineko baratzako fruituez eta uda aurreko lorediaz solastu gara Xatur Larralde Adaxka mintegiko kidearekin.