Uxue Barkos: "Espainiak Nafarroarentzat egindako trenbide-sare proposamenak hobetzeko asko du"

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 1a, 14:29

UPNri erantzunez Barkosek esan du Nafarroa ez dela atzean geldituko trenbide sareari dagokionez baina ez du edozein preziotan adostuko azpiegitura hori eraikitzea. Espainiak aurkeztutako plan borradorea "asko hobetu" daitekeela esan du.

Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak esan du hitzarmenaren borradorearen aurrean "arduratsu" jokatuko dutela. Dokumentua "zuhurtzia handiz" aztertuko dutela, dokumentu zorrotz bat osatu eta laukoarekin adostasunetara iritsi ahal izateko.

Kontuan hartuta azpiegitura horrek duen garrantzia, hartu beharreko denbora guztia hartuko duela esan du Aierdik. Gaur batzartuko dira Gobernua babesten dute laukoak gaia aztertzeko. Hori bai, gaur iragarri du Aierdik beharrezkoa izanen dela monografikoki gaia aztertuko duen bilera sorta antolatzea.

Aierdiri ez ezik, galdera UPNk Uxue Barkosi

Ia zein asmo duen Gobernuak Nafarroari garapena ekartzeko. Abiadura Handiko Trena ezinbestekoa dela uste du Javier Esparzak.

Nafarroa ez dela atzean geldituko, ziurtatu dio Barkosek. Baina ez du edozein preziotan adostuko trenbide sarea eraikitzea. Espainiak aurkeztutako plan borradorea hobetu daitekeela esan du. Finantziazioari dagokionez hobetu daiteke alde batetik. Espainiak oraindik ere egindako 15 kilometrorengatik, inondik inora doan zatiagatik 45 milioi euro zor dizkio Nafarroari. Halakoak berriz ere gerta ez daitezen lan eginen dutela.

UPNk gogorarazi dio Barkosi, talde erregionalistari esker izanen duela abiadura handia Nafarroak, UPNk negoziatu berri duelako Espainiako PPrekin. Dena dela, "gaizki pentsatzen hasita" akordio hori ez ote du orain UPNk PPrekin erdietsi Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdiak kaltetu nahian? Horixe egin dion galdera Barkosek. Eta bere erantzuna eman dio Barkosek bere galdera horri: "Esparaza jauna, hori bazenuten xede, ez duzue inondik inora halakorik lortuko. 

"Ez edozein modutan ez edozein preziotan", Prestazio Handiko Trena Nafarroan analisi fasean dago. Espainiak aurkeztutakoa aztertu, laukoarekin hitz egin eta akordiorik onena adostea. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!