Azken egunotan, Diario de Noticias egunkariak plazaratu duen ikerketa soziopolitikoaren arabera, hauteskundeak gaur eginen balira, aldaketaren aldeko alderdiek 27 eserleku, orain baino bat gehiago, eta erregimenaren aldekoek 23 eserleku, orain baino bat gutxiago lortuko lituzkete. Geroa Baik bat irabaziko luke eta PSNk bat galdu. Carlos Vilches Nafarroako Unibertsitate Publikoko soziologoarekin aztertu dugu inkesta. Osasuna futbol taldea hasia da hurrengo denboraldia prestatzen. Amaitu berri den denboraldiaz eta etorkizunaz mintzatu gara Oier Sanjurjo gorritxoen kapitainarekin.