Ez dira betiko garai onenak. Edo behintzat, ez dira ez garai lasaienak Iruñeko Udalean. Joseba Asiron alkatea, irratian izan da gaur. Batetik, azken asteotan alderdien artean piztu den krisiaz galdetu diogu eta bestetik, legealdiaren bigarren urtemuga betetzen den honetan, orain arte eginiko lanaren balantzea egiteko ere eskatu diogu. Argiak eta ilunak. Iker Bengotxea aktore eta kantariak asteburuko kultur agenda aurreratu digu. Bihar ospatuko dute Iruñeko Alde Zaharraren eguna. Jai batzordeko kide Amaia Martinezek eman dizkigu xehetasunak. Bihar ere, Katakraken, Paddy Rekalderen poesia, Itsua izeneko hip hop artistaren musika eta Oier Floresen lan bisuala batzen dituen performancea ikusgai izanen da. Ekitaldiaren berri eman digu Paddy Rekaldek berak.