Gaur bezalako egun batean, duela bi urte izan ziren tokiko hauteskundeak. Gerora, Nafarroara aldaketa politikoa ekarri zuten hauteskundeak. Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Unai Hualdek, EH Bilduko Dabid Anautek eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez parlamentuburuak bi urteotako balantzea egin digute. Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30 urte bete ditu. Mahai ingurua antolatu dugu gurean hiru hamarkada hauetako ibilbidea eta egungo egoera aztertzeko. Patxi Salaberri, Euskal Filologiako irakaslea, Amaia Perez Ezkurdia, Ingeniaritza Proiektuen irakaslea, Koldo Asiron Itzulpen Ataleko Burua eta Imanol Nuñez Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaria eta ikasle ohia bildu ditugu. Amaitzeko, Mikel eta Fermin Erbiti kazetari eta literaturzaleek Victoria Camps idazlearen azken liburua aztertu dute: Elogio de la duda.