Nafarroako Podemos-Ahal Dugu alderdiko idazkari berri Eduardo Santos elkarrizketatu dugu. Atarrabia aldera ere jo dugu. Bertan ikasten du Mikele Grande gazte transexual uhartearrak. Herriko institutuko irakasle, ikasle eta gurasoek transexualitatearen inguruko zikloa antolatu dute. Ekaitz Goikoetxea irakasleak eman dizkigu xehetasunak. Xabier Agirre filosofoarekin, utopiak, errealitate birtual ederrak, eta distopiak, errealitate birtual negargarriak aztertu ditugu. Amaitzeko, musikaren tartean, Hibakusha taldeko abeslari Silvia Guillen izan da gure artean.