Altsasuko auziaz sei hilabete bete dira. Iruñeko Udaleko krisia. Bi aste barru Nafarroako banderaren aldeko manifestazioa. Gaurko saioaren hasieran, Nafarroako egoera politikoaz mintzatu gara Berria egunkariko Joxerra Senar eta Gara berripapereko Martxelo Diaz kazetariekin. Balerdi Balerdi talde iruindarrak disko berria plazaratu du. Galtzen ikasteko metodoa. Toño Muro, taldeko kantariari elkarrizketa egin diogu eta zuzenean bi kanta ere abestu dizkigu gitarraren laguntzaz. Gaur Kale Berriko Baztan tabernan joko dute, etzi Erraldoien Txokoan eta larunbatean, Burlatako Euskal Herria peñan. Ainhoa Pipaon Oreka enpresako gazte milenial ekintzailea elkarrizketatu dugu saioaren azken zatian.