Iruñerriko udal solasaldia izan dugu Metropoli Foralaren inguruko agintariekin. Atarrabiako alkate Mikel Oteiza, Zizur Nagusiko alkate Jon Gondan eta Berriozarko alkateorde Alfonso Arnestorekin, euskararen zonifikazioaz eta eremu mistoaz solastu gara, besteak beste. Etxeko azken partidua jokatuko dute bihar gorritxoek. Osasuna eta Granada aurrez aurre Sadarren. Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegi kirol kazetariek eman digute norgehiagokaren berri. Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30 urte bete ditu. Urteotako ibilbideaz erreportai mamitsua egin du Edurne Elizondok gaurko Berria egunkarian. Kazetari beratarrak eman dizkigu xehetsaunak. Astebururako zine estreinaldiak eta kultur ekitaldien agenda ere aurreratu ditugu saioaren azken zatian.