Gaur bukatu da Nafarroako zonifikazioaren mugak aldatzeko zuzenketak egiteko epea. Eremu mistoan sartzeko 43 eskaera erregistratu dituzte, eta eremu euskaldunera joateko bat. Honela, eremu mistoan ia 40.000 herritar sartuko dira. Alderdi politiko ezberdinetako eledunen eta herri zenbaitetako hautetsien adierazpenak bildu ditugu gaurko saioaren hasieran. Aitor Zandueta Makilakixki teknopatarekin zientzia eta sare sozialak izan ditugu mintzagai. Zabaldi Elkarteak udarako prestatu dituen brigaden berri eman digu Eunate Romerok. Amaitzeko Iruñeko karriketan larunbatean ospatuko den Euskal Jaiaz hitz egin dugu Iker Tubia dantzariarekin.