Silvia Guillén: musika ederra eta letra gogorrak

Euskalerria Irratia 2017ko maiatzaren 9a

Abesti famatu batzuen atzean dauden istorio lazgarriak

Askotan, ingelerazko rock abestiak abesten eta entzuten ditugu haien esanahiari ondo erreparatu gabe. Gaur egun abesti errrepikakor, bakun eta hutsez beteta dugu musika komertziala eta rock mundua istorio interesgarriz beteta dago.

Gaurko saiorako istorio lazgarri zenbait aukeratu dizkigu Hibakusha taldeko Silvia Guillén kantariak. Morboan murgildu gabe, artista batzuen bizitza hobeto ulertzeko balio diguten abestiak. Interesa pizten dute haiek lanetan kontatzen dizkiguten esperientziek.

Irrati komertzial gehienetan amodiozko kantak entzun ditzakegu eta nahiko letra matxistak dituzten lanak dira, gainera. Bost artista ausarten letretan dauden istorio pertsonal lazgarri eta gogorrak entzungai.

 1) TORI AMOS “Me and a gun” (1991)

2) KORN “Daddy” (1994)

3) METALLICA “The God that failed” (1991)

4) BLONDIE “One way or another” (1978)

5) JOY DIVISION “Love will tear us apart” (1980)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!