Metropoli Forala 2017-05-08

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 8a, 11:53

Osasunak lau eta bat galdu zuen atzo Mestallan Valentziaren kontra. Partiduaren analisia egin dugu Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegi kirol kazetariekin. Esperientziaren tertulian, Patxi Zabaleta abokatu eta idazle leitzarrarekin Frantziako hauteskundeez mintzatu gara. Dylan Thomas idazlearen antologia aurkeztuko dute gaur, Katakraken. Galesko poetaren euskarazko itzulpenaren egilea Iker Alvarez bertan izanen da. Goizean, Irrintzi dorrean izan dugu. Cheikhouna gazte senegaldarrak 11 urte daramatza gure artean bizitzen. Orain, Estatuko abokatuak haren herrialdera kanporatu nahi du. Txantreako bizilagunek elkartasuna erakutsi diote azken egunotan. Isa Egigurenek eman dizkigu xehetasunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!