Salestarren orubean hemezortzi solairuko etxeak ez baimentzeko eskatu dio Iruñeak Nafar Gobernuari. Hiriaren profila zeharo aldatuko lukeen proiektu honi buruz mintzatu gara Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, EH Bildu, Geroa Bai eta Aranzadiko kideekin. Oporrak modu errazean antolatzeko aplikazio berriez hitz egin dugu Ainhoa Arano kazetariarekin. Maite Arraiza flosofoa izan dugu azaleko edertasunaz, estetikaz eta etikaz gogoeta egiteko. Kirol abenturaz eta segurtasunaz aritu gara Mattari Altzuart, Baztan Abentura Parkeko arduradunarekin saioaren azken zatian.