Armak egin daitezen eta Bardeako Tiro Poligonoa ekonomikoki babesteko dirutza bideratzen dute Gobernuek. Nafarroak Espainiari urtero egiten dion diru-ekarpenaren baitan, gutxi gora behera 100 milioi euro bideratzen dira halakoak finantzatzera. Horixe salatu dute parlamentuan talde antimilitarista zenbaitek. Espainiako Defentsa Ministerioaren aurrekontua 17.000 milioi eurokoa da. Hori, bakearen alde lan egiten duten entitateen esku geratu beharko litzatekeela uste dute Alternatiba Antimilitarista taldeak, KEM-MOC eta Setem Nafarroak. Eskaera zenbait egin dituzte:
>Nafarroak ez ditzala armak egiteko baliatzen den dirua bideratu. Hitzarmen Ekonomikoaren bidez Defentsa Ministeriora bideratzen dena, ez ordaintzeko
>Errenta aitorpenean egon dadila laukitxo bat halakoak finantza ez daitezen eskatuko duena.