367 pertsona gutxiago daude langabeziaren zerrendan izen emanda

Euskalerria Irratia 2017ko api. 4a, 09:52

> Behera egin du langabeziak Nafarroan baina oraindik 40.353 langabe daude. 

Martxoan 367 langabe gutxiago izan dira, hala, %0,9 egin du behera joan den hilabtearekin alderatuta. Guztira Nafarroan 40.353 langabe daude erkidegoko Enplegu Zerbitzuan izen emanda. Datuak Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak ezagutarazi ditu gaur goizean. 

Azken hamabi hilabeteetan gertatutakoa aztertuta, Nafarroan 3.766 langabe gutxiago izan dira, %8,54 gutxiago. 

Martxoari dagokionez Zerbitzuetan izan da jaitsierarik handiena, 395 langabe gutxiago baitaude sektore horretan. Eraikuntzan 118 langabe gutxiago izan dira, industrian berriz 106 langabe gutxiago. Beste zenbait sektoretan baina haizi egin da langabezia: Nekazaritzan 127 lagun gehiago dago langabe. 

40.353 langabetatik 17.312 gizon dira eta 23.041 emakume. 25 urtetik behera dituzte 3.951 pertsonak (1.973 gizon eta 1.978 emakume).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!