UPNk Espainiako PPren aurrekontuak babestuko ditu

Euskalerria Irratia 2017ko api. 4a, 08:55

Javier Esparza parlamentuan. Arg:upn.org

Javier Esparza UPNko buruak iragarri du Abiadura Handiko Trenaren  eta Nafarroako Ubidearen inguruan adostutako akordioak ahalbidetzen duela Rajoyri babesa ematea.

Espainiako Aurrekontu Orokorrak ez zituela babestuko behin eta berriz esan ostean, atzo, agerraldia eskaini zuen Javier Esparza UPNko presidenteak. Iragarri zuen, akordioa erdiesten ari zela Mariano Rajoyren alderdiarekin Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren eta Ubidearen inguruan. Horrek ahalbidetuko omen du UPNren bi diputatuen babesa PPk aurkeztuko dituen aurrekontuei.

Nafarroari dagokionez, AHTren inguruko ikerketa lanak eta lizitazioak azkartzea da adostutakoa. 2017an Villafranca eta Peralta zein Peralta eta Erriberri lotuko lituzkeen trenbidea egiteko obren lizitazioan iritsiko litzateke.

Hala, Iñigo Alli eta Carlos Salvador UPNko bi diputatuek Mariano Rajoyren aurrekontu proposamenari baiezkoa emanen diote. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!