Metropoli Forala 2017-03-27

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 27a, 13:17

AEMET estatuko meteorologia agentziako ordezkari berria Nafarroan Peio Oria da. Irrintzi Dorrean izan dugu, gaur goizean. Nafarroako Lurralde Auzitegiak ez du terrorismo deliturik ikusi Altsasuko auzian. Orain, Espainiako Epaitegi Gorenak erabakiko du Auzitegi Nazionalaren eskuetan utzi edo Iruñera ekarri auzia. Amaia Izko abokatuak eman dizkigu xehetasunak. Ana Beltran PPko lehendakari berria, atentatua Londresen, Juanjo Olasagarreren azken nobela, Osasunaren diruak, Susana Diaz PSOEko presidentegai.... Horiexek eta beste hainbat kontagai Santi Leone librepentsalariaren gaurko dekalogoan. Zientzia, teknologia eta frikismoaren tartean, Aitor Zandueta makilakixki biologo teknopata izan da gurean. Asteburuko saioaren ondoren, ezagunak dira Nafarroako bertsolarien txapelketako zortzi finalistak. Ander Perezek eman dizkigu azalpenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!