Kargua hartzean, Nafarroako Gobernuaren aurka mintzatu da, eta esan du Uxue Barkos gobernuburuari "berdin" diola Nafarroa "abertzalea ez izatea, hark bere proiektu abertzalea duelako, bere bide-orria, eta, hortik kanpo, ezerk ez du axola".
Beltranentzat, "mingarriena" zaiona da "ETAren terrorismoaren biktimei egiten ari zaizkien umiliazioak. Errelatoa zuritu nahi dute, biktima batzuk besteekin nahastuz, eta sinetsarazi nahi digute bi alde egon direla, hau gerra bat izan dela".
Pablo Zalba izan da orain arte alderdia kudeatu duen taldeko buru. Hark azaldu du "pena handiz" utziko duela kargua: "Nafarrok merezi ez dugun gobernu batekin utziko dut Nafarroa".