Nafarroako egoera ekonomikoaz mintzatu gara Berria egunkariko Joxerra Senar kazetariarekin. Iruñean, Gerra Zibilaren eta diktaduraren garaian, 300dik gora lagun hil zituzten eta 1000tik gora espetxeratu. Nerea Perez Ibarrola historialariarekin Iruñeko udalaren frankismoko krimenen aurkako kereilaz hitz egin dugu. Informazioa eta grafismoa uztartzen ditu infografiak. Iruñeari buruz datu hainbat grafikoetan biltzen dituen erakusketa zabalik da Kondestablearen Jauregian. Xabier Santamaria matematika irakasleak eman digu horren berri. Ion Celestino, Broken Brothers Brass Bandako tronpetariaren eskutik, Chuck Berry eta Nizuri Tazuneri musikarien erritmoak Metropoli Foraleko azken metroak zeharkatzeko.