Metropoli Forala 2017-03-16

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 16a, 12:26

Iruñeko udal solasaldian, atzoko Txantreako etxe kaleratzeaz eta pasa den larunbateko kale istiluez mintzatu gara EH Bilduko Iban Maia, Geroa Baiko Antso Fernández, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako zinegotzi Edurne Eginorekin. Ainhoa Arano kazetariarekin Holandako hauteskundeez hitz egin dugu. Baztan Abentura Parkeko denboraldi berria aurkeztera etorri zaigu Mattari Altzuart. Ivan Gimenez kazetariak, Nafarroako elite politiko, ekonomiko eta mediatikoen azken hamarkadetako ekintza ilunak argitzen dituen El corralito foral liburu bikaina plazaratu zuen. Orain irratiko bertsioa iritsi da. Korralito Foralaren kapitulu berri bat gozatu dugu gaurko saioaren azken zatian. Elizaren jarrera eta jokaera aztertu dugu. Gerran, frankismoan eta transizioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!