Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza elkartu ditugu. Familia askoren pobrezia kroniko bilakatzen ari da. Kezkagarriena, seme-alabak dituzten familien egoera da. Hala dio Paris 365 Elkartearen azken ikerketak. Saioa Zabalza koordinatzaileak eman dizkigu xehetasunak. Iruñeko Ezkaba Ikastetxean laugarren gela eskatu dute aurrematrikulatutako haur guztiak hartzeko. Ostiralerako elkarretaratzea deitu dute. Maite Rey gurasoa elkarrizketatu dugu gure gaurko saioan. Lorea Arakistain, .EUS Fundazioko ardunadunarekin euskararen erabilera sare sozialetan izan dugu mintzagai.