Metropoli Forala 2017-03-14

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 14a, 12:43

Osasunak eta Eibarrek bana berdindu zuten atzo Sadarren. Partiduaren analisia egin dugu Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariekin. Mikel Elizalde, gaueko txandako billabesa gidaria da asteburuetan. Azkenaldian, hainbat arazo eta egoera bortitz gertatzen ari dira garraio publikoan, ostiraleko eta larunbateko ordu txikietan. Mikel Elizalde txoferrak eman dizkigu xehetasunak. Beste autobus bat ere protagonista gurean. Hazte oír elkartearen bus transfoboa. Xabier Agirre, Girgillaoko filosofoarekin adierazpen askatasunaren mugez hitz egin dugu. Amaitzeko 60. hamarkadako musikaren berri ematen duen "Córtate el pelo" dokumentalaz aritu gara Marino Goñi egilearekin eta Silvia Guillen musikariarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!