Frankismoko 309 hilketa ikertzeko eskatuko du Udalak kereila baten bidez

Euskalerria Irratia 2017ko martxoaren 13a

309 iruindarren hilketa eta espetxeratu zituzten 1.000 pertsonaren kasuak ikertzeko eskatuko dute.  Joseba Asironek uste du argi dagoela trantsizioak ez zuela behar bezala ikertu Frankismoa, eta ez zela borondaterik izan horretarako. 

Gerra Zibilean era garai frankistan Iruñean izandako giza eskubideen urraketei buruzko kereila izanen da. Iruñeko alkate Joseba Asironek, Frankismoaren errepresioari buruzko Oroimen Historikoaren Informazio Bulegoko zuzendari Emilio Majuelok eta Lourdes Etxeberría abokatuak Gerra Zibilean eta garai frankistan Iruñean izandako giza eskubideen urraketei buruzko kereilaren inguruko informazioa eskaini dute.

Iruñeko udalak ostiral honetan bertan aurkeztuko du kereila. 309 iruindarren hilketa eta  espetxeratu zituzten 1.000 pertsonaren kasuak ikertzeko eskatuko dute.  Joseba Asironek uste du argi dagoela trantsizioak ez zuela behar bezala ikertu Frankismoa, eta ez zela borondaterik izan horretarako. Hala, eskerrak eman dizkie senide eta elkarte memorialistei, urteotan eginiko lanagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko adituek egin dute kereilaren peritu txostena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!