Gaur bezalako egun batean, duela 13 urte, polizia batek Angel Berrueta hil zuen Martin Azpilkuetako bere okindegian, M-11ko atentatua gertatu eta bi egunera. Leire Martinez, Angel Berrueta Gogoan elkarteko kidea elkarrizketatu dugu. Azken egunotako hamar berri hautatu ditu gurean Santi Leone librepentsalariak asteleheneroko dekalogoan. Iker Tubia tuiterlariak astea zazpi txiotan laburbildu digu. Iruñeko Orfeoiko zuzendari-maixu Igor Ijurraren eskutik musika herrikoia eta klasikoa entzungai saioaren azken zatian.