Mendizale bat erreskatatu dute Maddalen mendian

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 13a, 08:51

51 urteko mendizale bilbotarra helikopteroz erreskatatu dute. Buruan kolpea hartuta bere bila joan behar izan zuten eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman. 

Buruan hartutako kolpe batengatik helikopteroz artatu behar izan dute mendizalea. Aralar mendilerroko Maddalen mendian izan da erreskatea, Ihabar herriaren parean. Iruñera eraman dute zauritua. 

900 metroko altueran izan du istripua mendizaleak. Buruan hartutako kolpe baten ondorioz bere bila joan behar izan du erreskate talde batek. Helikopteroak aurkitu eta berehala jaitsi du mendizalea. Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute zauri arinekin. 

Aralar mendilerroko Maddalen median izan da ezbeharra igandeko 12:00ak aldean, Ihabar herriaren parean. Helikopteroak herriko larre batean geldialdia egin du. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!