UPN, PP eta biktima elkarteak ez dira joan "terrorismoaren kontrako" elkarretaratzera

Euskalerria Irratia 2017ko martxoaren 10a

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerra joan dira Nafarroako Gobernuaren jauregian egindako terrorismoaren kontrako elkarretaratzera.

UPNren, PPren eta ETAren biktimen elkarterik gabe egin dute terrorismoaren kontrako elkarretaratzea, Nafarroako Gobernuaren Jauregian, gobernuak berak deituta, gaur goizean.

Bertan izan dira Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko lehendakaria; Ainhoa Aznarez, parlamentuko presidentea; Maria Solana, eleduna; Ana Ollo, Jose Luis Mendoza eta Ana Herrera kontseilariak… Eta alderdiei dagokienez, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerra.

Elkarretaratzearen mezua zein izan den garbi geratu dela uste du Uxue Barkos Nafarroako presidenteak: "Mezua argi eta garbi: terrorismoaren kontrako gure jarrera, atzo gaur eta bihar."

Politikari zenbaiten zein biktimen taldeen faltak harrotu ditu urak. Penatuta azaldu da Barkos, hori dela medio. "Ezberdintasunak daudenean, ez dira arrazoia izan behar hemen terrorismoaren kontra gaudenok, den-denok, egoteko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!