Makulu Ken taldeko Iñigo Suberbiola eta Unai De Andresek harro aurkeztu digute haien bigarren lana. "Kalè Kalè" jarri diote izena, kaleak kale egiten baitu, kaletarrok kale egiten baitugu behin eta berriz. Euskal afrobeat egiten dutela diote, dantza egiteko doinuak, umorez beteriko hitz jokuak bertan, gizarte kritika eta autokritika alde batera utzi gabe. Hamabost abesti bildu dituzte bertan. datorren larunbatean aurkeztuko dute Txantreako Akelarre kultur elkartean iluntzeko bederatzietan.