"Patriarkatuaren basakeriaren kontra" milaka pertsona batu dira Iruñean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 9a, 09:50

Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta, mobilizazioak egin zituzten atzo Iruñean, Gasteizen, Donostin eta Bilbon. Basakeria patriarkalaren kontra, feminismoa zorroztu leloa izan zuten.

Milaka lagun elkartu dira Iruñean, Basakeria patriarkalaren kontra, feminismoa zorroztu goiburudun pankarta atzean, Euskal Herriko Koordinadora Feministak antolatutako mobilizazioan. "Kapitalismoak [emakumeak] kondenatu egiten gaitu, erailtzen gaitu", esan zuten Begoña Zabala eta Amaia Zufia bozeramaileek, baita "heteroarauak marjinatu" eta "arrazakeriak kolpatu" egiten dituela ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!