Emakumeen egoeraz mintzatu gara hiru lagunekin: Amaia Nausia historialaria, Idoia Arraiza Bilgune Feministako kidea eta Iratxe Alvarez sindikalista. Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Virginia Aleman, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerra Joseba Ezeolaza gaurkotasun politikoaz aritu dira. Sergio Iribarren, Sortzen elkarteko arduradunarekin Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazioaren emaitzez hitz egin dugu. Gari abeslaria, gaur iluntzean Katakrak liburudendan izanen da. Saioaren azken zatian elkarrizketatu dugu.