Barkosi "puta" esatea adierazpen askatasuna dela esan du Cospedalek

Euskalerria Irratia 2017ko martxoaren 8a

Argazkia: Cospedal, inaugurazio ekitaldi batean, artxiboko argazki batean.

Nafarroako presidentea iraintzea gaitzetsi du PPko politikariak, baina ustez irainen egileak erretiroa hartuta daudenez, gaia jada estatuaren auzia ez dela ziurtatu du.

EAJko diputatu Mikel Legardak Espainiako Gobernuari galdera egin dio: ea zer deritzon Uxue Barkos Nafarroako presidenteari "puta" deitu izanari buruz. 

Maria Dolores de Cospedal PPko kideak erantzun dio "puta" esatea gaitzesten badu ere, adierazpen askatasunaren barruan dagoela. 

Sarearen bidez, irainak

"Puta" deitu zioten Zaragozako Akademia Militarreko 26. promozioko militar zenbaitek Nafarroako lehendakariari, email batzuetan.

Laukoak irainak gaitzesteko deklarazioa aurkeztu zuen parlamentuan eta onartu egin zuten talde guztiek, PPk izan ezik. Ana Beltran popularraren irudiko, "ez dago irain horien jatorriaren inguruko xehetasunik", eta horregatik ez zuten babestu deklarazioa. Nolanahi ere, Barkos "iraintzearen aurka" dagoela esan zuen Nafarroako popularrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!