Bimbo-Donuts enpresak 24 langile kaleratu ditu Nafarroan

Euskalerria Irratia 2017ko martxoaren 8a

Argazkia: 'Bimbo-Donuts' enpresak kaleratutako langileak, Gasteizen egindako elkarretaratzean.

Hego Euskal Herrian 130 banatzaile kaleratu dituzte guztira. Posta elektroniko bidez jakinarazi zien enpresak lanik gabe geratzen zirela. Mobilizazioak egiten ari dira, orain, negoziatu bitartean.

Bimbo-Donutsek 24 lagun utzi ditu lanik gabe Nafarroan, hauek bi aste greban eman ostean. Hego Euskal Herrian, osotara, 130 banatzaile bota ditu. 

Panricoko langileak ziren guztiak, orain urtebete Bimbok erosi zuen arte. Atzo bildu ziren enpresako zuzendariak banatzaile autonomoak diren behargin horiekin, Logroñon, negoziatzeko, eta, hain justu orduan bota egin zituzten. 

Nafarroan botatako 24 langileetatik hamalau Iruñea inguruan aritzen ziren eta gainontzeko hamarrak, Tuteran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!