Elkarretaratzeak eguerdian eta arratsaldean Emakumearen Nazioarteko Egunean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 8a, 07:50

> 11:45ean Iruñeko Udalak elkarretaratzea eginen du udaletxeko plazan eta adierazpena irakurriko du. 
> 12:00etan Martxoak 8 kolektiboak deituta elkarretaratzea eginen dute Gazteluko plazan
> 20:00etan manifestazioa izanen da Gazteluko plazatik irtenda. 

Emakumearen Nazioarteko Eguna da gaur. Kalean aldarrikapen eta salaketa ugari eginen dituzte emakume eta gizonek. Bilgune Feministak, Martxoak 8 kolektikoak, abortatzeko eskubidearen aldeko plataformak eta alderdi politikoetako eledunak ere kalera aterako dira. Bizilagunei deia egin diete guztiek mobilizazioetan parte hartu dezaten. Hauexek dira deialdiak: 

> 11:45ean udaletxeko plazan elkarretaratzea eta Iruñeko Udalaren adierazpena irakurriko dute. 

> 12:00etan Gazteluko plazan Martxoak 8 kolektiboak deitutako elkarretaratzea. 

> 20:00etan Gazteluko plazatik aterata. 

Sindikatu batzuek ere, euren aldetik, deia egin dute: 

> CCOOk 12:30etan eginendu elkarrearatzea sindikatuaren egoitzaren parean. 

> UGTk 11:30etan elkarretaratzea eginen dute sindikatuaren egoitzaren parean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!