Hipoteka exekuzioak bertan behera uzteko exijitu du Plataformak

Euskalerria Irratia 2017ko martxoaren 7a

Europako Justizia Epaitegiak behar baino lehenagoko epemuga klausula gehiegizkoa dela ebatzi ostean, Espainiako epaitegiek aintzat hartu dezaten aldarrikatu du PAHk.

Europako Justizia Epaitegiak behar baino lehenagoko epemuga klausula "gehiegizkoa" dela ebatzita, etxe hutsarazteak bertan behera uzteko exijitu du Nafarrako Kaleratzeen Kontrako Plataformak: hau da, hipoteka exekuziorik ez egiteko exijitu dute. Hain zuzen ere, horretarako, idazkia erregistratu dute gaur Nafarroako Probintzia Auzitegian. 

Kaleratzeak, "ilegalak"

Kexu azaldu dira PAHko kideak, gainera, Espainiako Auzitegi Gorenak galdera egin baitio Europako Justizia Auzitegi Gorenari, jakin asmotan ea behar baino lehenagoko epemuga klausula aplikatua izan bada ere, hutsaraztea egin daitekeen. Plataformako kideen aburuz, horrek "are gehiago" atzeratu dezake Europaren epaia martxan jartzeko ekina.

Beraz, gaia oraindik epaitegietan denez, kaleratzeak "ilegalak" direla ziurtatu du PAHko abokatu Begoña Alfarok eta Espainiako jurisdikzioari eskatu dio Europakoarekin bat egin dezan.

Hutsarazteak, zenbakitan

2016an, 166 etxe hutsarazte izan direla oroitarazi du Plataformak; gaia oraindik ere arazo handia badela ekarri du gogora. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!