Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 8aren karietara, bi adierazpen onartu ditu Nafarroako Parlamentuak: batetik, lauko gobernuko kideek eta PSNk aurkeztutakoa, mugimendu feministari aitortza egin diona; eta, bestetik, UPNk eta PPk aurkeztutakoa, eguna ospatzearen alde egiten duena, baina mugimendu feminista aipatu gabe.
Lauko gobernuko kideek eta PSNk adostutako adierazpenak "tokian-tokian, berdintasun politikarekin jarraitzeko deia" egin du eta Mugimendu feministaren lanaren aitortza. Horrez gainera, ordu erdiko geldialdia ere eginen dute martxoaren 8an Nafarroako parlamentariek, emakumeen grebarekin bat eginik.
UPN eta PP bakarrik
UPN eta PP bakarrik joan dira, beste inoren botorik gabe. Ana Beltran PPko kideak zehaztu du, gainera, haren alderdiak ez duela babestu gainontzekoen adierazpena abortatzeko eskubidea ere barnebiltzen duelako eta PPrentzat abortua "ez da eskubide bat".