Lehenik eta behin, Osasunak Las Palmasen aurka galdu zuen partiduaren analisia egin dugu. Azken egunotako albiste nagusien dekalogoa osatu du Santi Leone librepentsalariak. Aralarko goiaingeruak ez du Nafarroako parlamentua bisitatuko santutegiko kaperauak hala erabakita. Patxi Zabaleta abokatu eta idazle leitzarrak gogoeta egin du piztutako polemikaz. Pasa den asteko zazpi txio interesgarrienak hautatu ditu Iker Tubia tuiterlariak. Nafarroako Bertsolarien Elkarteko kide Ander Perezek txapelketako asteburuko saioen berri eman digu.